XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orduan, hau ikusi ondoren eta kontuan izanik zer nolako garrantzia duen jostailu apropos bat aukeratzeak haurraren garapena lantzeko, hezkuntz mailan lana edo ikasten ari garenok bai irakasle bezala, pedagogo bezala, psikologo bezala, eta abar; telebistak erabiltzen duen bidea kritikatu eta neurriren bat hartu beharko genuke.

Eta honekin ez dut esan nahi telebistako iragarki guztiak desegokiak edo antipedagogikoak direnik baina egunean zehar botatzen dituzten iragarkietatik portzentaia altu batean didaktikotasunaren aldetik nahiko pobreak direla.

Bestalde, telebistak gehien bat, jostailu indibidualak potentziatzen ditu, hau da, haur bakoitzak bakarrik jolas dezan bere etxean eta honek suposatuko luke haurra erabat berekoia bihurtzea.

Eta kontuan eduki behar dugu, bizitza sozialaren produktu adierazlea, bai haurrarengan, bai nagusiarengan, arauen esistentzia dela.

Beraz, taldeka jarritako arauen bidez, haurrak beraren ahalmen ezaguera haundituz joango da, eta arau sozialen sistemaren natura ikasten joango da.

Pertsonak eta gizarteak arauen bidez konfiguratuak egongo bait dira.

Orduan eta bukatzeko, telebistak duen eragina ikusi ondoren eta didaktikaren aldetik nahiko gutxiegizkoak direla ikusita, nik proposatuko nuke kanpaina berezi bat egitea gurasoentzat.

Honelako kanpaina batean liburuxka bat argitaratu zitekeen eta bertan adin bakoitzari dagozkion jostailu aproposenak azaldu.